2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

Eskoziako Erreferenduma: Herritarren Garaia

Hona hemen Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa ikaskideekin Berrien Idazkera Telebistan ikasgairako sortutako lana. Oraingoan, Eskoziako Erreferendumari buruzko erreportaje bat landu dugu, zeinetan Xabier Zabaltza UPV/EHUko irakaslearen eta Joxe Ramon Bengoetxea EHUguneko arduraduna eta UPV/EHUko irakaslearen kolaborazioa izan dugun. Ekonomia, erreferendumaren galdera eta planteatutako arazoak besteak beste, mintzagai.

2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Espainiako egunkariak eta haien idearioa

Hona hemen espainiako egunkari nagusien idearioaren inguruko lana. Hemen idatzita aurkezpena soilik doakizue, lan osoa irakurtzeko hemen klik egin (pdf).


Espainian egunkari orokorrak enpresa eta partikular oso ahaltsuez osatuta daude. Hau dela eta, oso zaila egiten da hauek haien jabeen kontra joatea, eta beraz, boterearen kontra joatea. Gainera, telebista eta irrati ezberdinekin harremanak izatea, haien botere esparrua handitzea, eta beraz, jendeak jasotzen duen informazio gehiena haien intereseko bakarrik izatea lortzen dute.

Hau ez da bakarrik informatiboetan eta egunkarietan ikusten. Telebista eta irratiko iritzi programetan ere gero eta argiago geratzen da zein medio dauden beste medioekin erlazionatuta. Adibiderik famatuena ziur aski La Sextan izango dugu. Nahiz eta ezkertiarrei zuzendutako programak (edo ez) egon, Jordi Evoleren Salvados kasu, Al Rojo Vivon edo La Sexta Noche programetan argi eta garbi ikusten da zein den haien tendentzia politikoa, izan ere, La Razóneko zuzendaria den Francisco Marhuenda edo El Mundon lan egiten duen Eduardo Inda lekua hartzen dute, ezkerreko iritzientzako oso leku txikia utziz (Pablo Iglesias orain Ahora Podemos egitura politikoaren sortzaile nagusia bakarrik, gehienetan).

Hau guztiarengatik, eta nahiz eta gaur egun interneten sorrerarekin batez ere ordezko gehiago dauden, Espainiako komunikabideak oso pertsona eta enpresa gutxiren artean kontrolatzen dituzte (batzuetan Espainiarrak ez direnak ere). Gainera, enpresa eta partikular horiek normalean instituzio publikoekin harreman estuak dituzte (bai gobernu zentrala, gobernu autonomiko eta lokalak edo Etxe Errealarekin ere bai).

Horregatik, estatuko komunikabide nagusiak nolabait pozoituta daudela esan dezakegu, desinformazioa haien eguneroko ogia baita gehienetan. Hurrengo orrietan Espainiako lau egunkari nagusiak (El Pais, El Mundo, ABC eta La Razón) norengatik kontrolatuta dauden, nola maneiatzen duten desinformazioa eta hauen aurka aukerarik badagoen ere aztertuko dugu.

Honetarako hiru gatazka ezberdinen kasuak erabiliko ditugu teknika horiek ilustratzeko:
1             1. Gamonaleko obren aurkako protestak.
2             2. Protesta sozialak Espainian (Duintasunaren Martxak izan zirenera arte).

3             3. 2013-2014ko Ukrainako Gatazka.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...